Ukondartzen lau hamarkada baino gehiago daramatzagu piezak fabrikatzeko proiektuak osatzen. Kalitatea, doitasuna eta arintasuna eskutik doaz, zure proiektuaren ezaugarrien eta helburuen arabera neurrira diseinatutako zerbitzua egiteko.
Hasiera batean, motozikletaren sektorerako birabarkiak egiten zituen negozio txiki bat izan zen, baina bilakaera handia izan du, eta gure eremu geografikoko plano bidezko doitasunezko mekanizazioan erreferentziazko enpresa bihurtu da.
1977an Bergaran sortu zenetik, enpresa batentzat garrantzi handikoak diren alderdietan konprometitu gara, hala nola, Ukondartz osatzen duten produkzio-prozesuen eta lantaldearen berrikuntzan eta etengabeko hobekuntzan. Gainera, etengabe ari gara makineria berritzeko ekintzak egiten, urrats bat aurrerago egiteko eta gure bezeroen egungo eta etorkizuneko premietara egokitzeko.
Gaur egun, 600 m²-ko instalazioak ditugu, makineria aurreratua eta kualifikazio handiko lantaldea, eta, horri esker, zailtasun handiko mekanizazio-proiektuak har ditzakegu geure gain.
Ibilbide profesional luzea dugu, eta gure lanaren gaineko pasio handia. Hori dela eta, doitasun osoa duen mekanizazio-proiektu guztiz pertsonalizatua eskaintzen diegu gure bezeroei. Gure bezeroen proiektuen mekanizazio-prozesuak osorik kudeatzeaz arduratzen gara; izatez, lehengaiak erosten ditugu, mekanizazioa egiten dugu eta beharrezkoak diren gainazaleko tratamenduekin amaitzen dugu, hala nola tenplaketarekin, ilunketarekin edo kromatze-lanekin.