Ukondartzen makina-erremintaren sektorerako doitasunezko mekanizazioan espezializatuta gaude. Teknologian eta berrikuntzan punta-puntakoak diren produkzio-baliabideak ditugu, baita kualifikazio handiko lantaldea ere, eta, horri esker, fabrikazio-bolumen handia har dezakegu gure gain eta zure proiektuaren beharrei berme guztiekin erantzun diezaiekegu.
Arrakastaz egiten dugu makina-erremintarako, automoziorako eta abarretarako piezen edonolako mekanizazioa. Esperientzia eta konpromisoa eskutik doaz zuri doitasun eta kalitate goreneko zerbitzua eskaintzeko eta lanaren hasieran ezarritako epeak eta entrega-baldintzak betetzeko.
Makina-erremintarako piezak egiten adituak garenez gero, lehenengo egunetik inplikatzen gara zure proiektuan, eta proiektua diseinatzeko eta gauzatzeko aholkuak ematen dizkizugu. Horrela, fabrikazio-prozesu osoa optimizatzeko lagungarria zaigu eta aukera ematen digu entrega-epeak laburtzeko eta pieza mekanizatzean sor daitezkeen eragozpenak ahalik eta gehien murrizteko.
Jar zaitez harremanetan gurekin eta gure aditu-taldeak zure proiekturako
mekanizazio-soluzio ezin hobea eskainiko dizu.
Esperientzia egiaztatua dugu zenbait sektoretako (automobilgintza, makina-erreminta, burdingintza, tresneria, eta abar) bezeroentzat zailtasun handiko piezak plano bidez eta doitasun handiz egiten. Berrikuntzarekin eta etengabeko hobekuntzarekin dugun konpromisoari esker, gure bezeroentzako pieza esklusiboak fabrika ditzakegu.